viernes, 19 de octubre de 2007

berandu baina ez naiz ahaztu

Kaixo polita!
berandu baina azkenean sartu naiz zure txoko zibernautiko molongi honetan. Jo maja! bibrazio onak sumatutzen dira nahiz eta zu ez ukitu eta ez ikusi. Pozten naiz, benetan. Gainera berandu sartu naizenez, oso finkatua ikusten zaitut hiri eta etxe eder horretan. Ez dut zalantzarik berehala egingo zarela pisuan, koadrilan eta lanean jabe indiskutible eta jatorrena. Ez izan jenderekin zaren bezain atsegina, bestela euskaldunen irudi okerra emango diezu eta hona etortzerakoan flipatuko dute gehiegi.
Eta hemendik, ostirala denez, party giroa dugu lanean. Gainera eguraldi ona egingo digu, beraz lanetik ateratzeko irrikitan nago ni, gero aste bat pasa eta New Yorkeraaaaa joango naiz!
Beno, orain ikasi dudanez beste egun batean gehiago kontatuko dizut, muxu eguzkitsuak, ongi pasa asteburuan eta laster arte

No hay comentarios: