lunes, 8 de octubre de 2007

Gabon pottoka!! (eta besteak)

Gabon!!
Ez nekien nik guk ere orri nagusian idazten ahal genuela!! Orduan hasiera polita, ezta? Hala dirudi behintzat...
Etxea benetan kuka da, berri-berria dirudi.
Hemen badakizu, giro nahasia, halakoa da Euskal Herria!!
And to finish, two words in english. I hope you enjoy in Scotland. Ah! I´m learning english to go to visit you in two months.
(Egia da ari naizela, e? CNAIn ari naiz autoikaskuntzan, ikasiko al dut zerbait? eneeeee!!!)
Ale ba, zaindu eta laster arte!!
Kisses,
Maider.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo polita!
berandu baina azkenean sartu naiz zure txoko zibernautiko molongi honetan. Jo maja! bibrazio onak sumatutzen dira nahiz eta zu ez ukitu eta ez ikusi. Pozten naiz, benetan. Gainera berandu sartu naizenez, oso finkatua ikusten zaitut hiri eta etxe eder horretan. Ez dut zalantzarik berehala egingo zarela pisuan, koadrilan eta lanean jabe indiskutible eta jatorrena. Ez izan jenderekin zaren bezain atsegina, bestela euskaldunen irudi okerra emango diezu eta hona etortzerakoan flipatuko dute gehiegi.
Eta hemendik, ba asteburu luze bat izan ondoren lanari aurre egiteko gogo gutxirekin nago. Oso eguraldi polita egin du eta gauza asko egin ditut: herrian izan nintzen, beste egun batean Zarautzen Iñaki nola egiten zuen hegal ikusten, eta atzo Gasteizen lagun batekin bazkaltzen. Oso gustora.
Beno, orain ikasi dudanez beste egun batean gehiago kontatuko dizut, muxu eguzkitsuak eta laster arte